0KM saski eder bana zain dute Egunean Behin lehiaketako irabazleek

Aiurri 2020ko aza. 30a, 10:32

“Garb” eta “Eñaut” erabiltzaileak izan dira Andoaingo Euskaraldiak eta Aiurrik antolatutako saskien irabazleak. 0KM sasi eder bana jasoko dute, Aspillak prestaturikoa.

“Garb” erabiltzailea izan da garailea, alde handiz gainera. Jarraian ikus daitekeenez, erantzunak azkar eta ondo emateko gaitasuna du. Horiexek dira gakoak sailkapenean gora egiteko:

Lehen saria irabazleari dagokio. Bigarren saria, berriz, zozketa bidez. Eta nola egin da zozketa? Antolatzaileek oraingoan horrela hartu dute erabakia: Eguna, hilabetea eta urtea batuta (20 + 11 + 29), 60 da zenbakia. Bada, 60. sailkatua “Eñaut” izan da.

Zorionak bioi! Eta garaiz ibili, produktuak frexkoak baitira. Irabazleak ahalik eta azkarren pasa daitezela Aiurriko egoitzatik (943 300 732).

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!