Euskaraldiaren harira itxiera ekitaldia egingo da Goiburuko Elizan abenduaren 5ean

Aiurri 2020ko abe. 2a, 11:24

Euskaraldia amaitzen ari dela eta, itxiera ekitaldia egingo da Goiburun larunbatean, eguerdiko 12:00tan. Parte hartuko dutenen artean, Maizorri txalaparta eskola, Ion Beloki, Beñat Beloki eta Unai Ormaetxea bertsolariak, eta Goiatz Salbador abeslaria egongo dira. 

Pandemia garaiko egoeragatik, edukiera mugatua izango da, beraz, bertaratzeko ezinbestekoa izango da andoain@euskaraldia.eus helbide elektronikora idaztea; izen-abizenak zehaztu beharko dira. Jasotako mezu guztien artean zozketa egingo da abenduaren 3an. Irabazle bakoitzari bi sarrera zozketatuko zaizkio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!