Zumea kalean aurrera Gaztelutxo eta Txindoki itxita daude, ez dira ohikoan ordu horretan zabalik izaten. Kale Nagusian gora Urkiola taberna zabalik dago, eta bertan hainbat bezero ditu. Oso goiz zabaltzen ditu ateak, eta larunbata izanik merkatu plazako langile batzuk hara joateko ohitura izaten dute.
Gaurkoan berrezartzen hasi dira udazken hasierako ohiturak. Ostalaritza badoa, pixkanaka, aurrera. Edur taberna zabalik izan ohi da ordu horretan, baina gaurkoan itxita zegoen. Bastero kafetegian argia ikusten da, prestaketa lanetan ari diren seinale. Goikoplaza aldean Elizondo martxan dago, eta Anaiak negozioa martxan jartzen ari zen. Nafarroa plaza aldera joanda, Bar Txiki eta Daytona zabalik daude.
Ama Kandida etorbidean, berriz, Iturri itxita dago. Ohikoan zabalik izaten da, larunba goizetan. Igandean itxi ohi dutenez, astelehenean zabalik izan daiteke.
Ostalaritza berrriro martxan da, barnealdean kontsumitzeko aukerarekin. Beharra badago, 08:00ak ez dira eta sekulako euri jasa ari du.
Egunari argitzea kostatzen ari zaion abenduko goiz honetan, ostalaritza berrabiatzen ari da Andoainen. Txalaka eta Traiñerum tabernak ere zabalik izateko lanean ari dira.