Txikizioa eragin dute Erdoiztako karobietako batean

Xabier Lasa 2020ko abe. 31a, 12:17

Txikizioa eragin dute Erdoiztako karobietako batean, egunotan. Burdina taldeko boluntarioek oraindik orain berreskuratu duten bigarrengo karobiak jasan du erasoa; goiko parteko sei-zazpi harri lurrera bota dituzte, hain zuzen. Burdinak erasoa salatzeaz gain, geure herriko ondare historikoa errespetatzeko deia luzatu du. Sorabillako auzoan Erdoiztako parajean dauden bi karobiek geure arbasoen lanbide tradizional baten berri ematen dute, eta horiek errespetuz bixitatzeko gonbidapena luzatu du Burdinak. Taldeko kide den Joseba Urrutiak bideoa helarazi dio Aiurriri:

Burdina taldeak eta Udal ordezkariek Erdoiztako bi karobiak abenduaren 4an aurkeztu zituzten. Elkarren ondoan daude bi karobiak. Lehena 2008an berreskuratu zuten, eta aurten bigarrena. Aurkezpen ekitaldiaren inguruko kronika, argazkiak eta bideoak, klik batera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!