Manifestazioaren helburu orokorra "etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea egitea" dela adierazi dute, eta ekitaldian pentsakera ezberdineko pertsona ugarik parte hartu dutela nabarmendu dute.
Amaieran, txalaparta jo dute, bertsoetan aritu dira Ion Belokik eta Unai Ormaetxeak, eta Ken Zazpi taldearen Zapalduen Olerkia kantua abestu dute Mujika ahizpek.