Zumea plazara begira jarrita, Itzuli nahi ez dugun garai batera garamatza paisaiak (irakurgai 2020ko azaroaren 7ko goiz kronika).
Atzo dagoeneko plazaren paisaia datozen egunetakoaren antza hartzen hasi zen, Danena, Amama Klaudia eta 97 tabernak jai eguna zutelako itxita baitzeuden. Gaurkoan, horiez gain, Muga eta Txitibar ere itxi egingo dituzte. Jende asko elkartzen duen plaza da, haur txikiak dituzten familia ugari.
Zumea kaletik hasi eta Kale Nagusian barrena, Pertsiana zaharrak berri (irakurgai 2020ko maiatzaren 11ko goiz kronika). Txindoki, Irunberri, Traiñerum... ezinezkoa zaie negozioa irekitzea.
Urkiola taberna goizeko 06:00tarako zabalik izaten da, baina gaurkoan erabat itxita antzematen da. Gaur azoka eguna da eta asteartez eta larunbatez feriatzaile askori zerbitzua eskaintzen die. Hurrengoan izan beharko du, hurrengo hori zehazki noiz izango den jakiteke dagoen arren. Elizondoren pertsiana ere jaitsita dago, ez da inor ezta ezer ageri. Goikoplazako eta Nafarroa plazako panorama antzekoa izango da. Ikusi behar hurrengo orduetan zein tabernetan hasiko diren etxera eramateko janaria eskaintzen. Eremu gorrian sartu izanaren lehen ondorioak dira hauek. Iritsiko dira besteak, hala nola, Eskola-kirolari hasiera emateko ezintasuna edota konfinamendu perimetrala. Positibotasun kopurua eta intzidentzia tasa metatua jaitsi arte, murrizketak beste herrietan baino handiagoak izango dira.