Covid19 | Datuak egunez egun

Salbuespena ala joera aldaketa?

Jon Ander Ubeda 2021ko urt. 19a, 19:15

© Diego Barrasa

Osakidetzak gaur eman dituen datuen arabera, Andoainen soilik 2 kasu positibo berri agertu dira. Soilik diogu, urtarrila osoan zehar egunez eguneko positibotasun kopurua askoz handiagoa izan baita.

2021eko urtarrilean Andoainen antzemandako kasu positiboak

Urtarrilak 1: +1. Urtarrilak 7: +7. Urtarrilak 13: +9.
Urtarrilak 2: +3. Urtarrilak 8: +18. Urtarrilak 14: +8.
Urtarrilak 3: +4. Urtarrilak 9: +9. Urtarrilak 15: +17.
Urtarrilak 4: +16. Urtarrilak 10: +3. Urtarrilak 16: +8.
Urtarrilak 5: +7. Urtarrilak 11: +8. Urtarrilak 17: +10.
Urtarrilak 6: +9. Urtarrilak 12: +10. Urtarrilak 18: +2.

Hilabeteko egunez eguneko boletinetan emandako datuen arabera, gaurkoa urtarril osoko bigarren daturik apalena da. Eta bereziki nabarmendu beharrekoa da azken datu hori, aurreko hamabostaldi osoan bataz bestekoa oso gainetik joan delako. Urtarrilean zehar 149 kasu antzeman dira, eguneko 8,27.

Intzidentzian jaitsi da, urtarrilaren 11tik hona lehen aldiz:

  • Urtarrilak 11: 607,15.
  • Urtarrilak 15: 747,26.
  • Urtarrilak 18: 927,41.
  • Urtarrilak 19: 834,00.

Ikusi beharko da gaurkoa salbuespena den, ala joera aldaketa baten hasiera den. Joera aldaketa balitz ere, oraindik orain kasu positiboek agertu beharko lukete. Azken urtean zehar joera aldaketak ez baitira errotik eman.

Intzidentziak goia jotzea desio bat da, atzokoan genion bezala. Datozen egunetan joango da egoera argitzen. Eta, bestela, ilunetik jarraitu beharko du egoera epidemiologikoak.

Erlazionatuak

Intzidentziak goia jo arte

Jon Ander Ubeda 2021 urt 18 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!