Euskal Herri osoan eta mundu zabalean ari dira ekinean, Zaldibarren duela urte bete hil ziren beharginak bereziki gogoan hartuz. Manifestuan diotenez, “gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen pairatzen ari garen egoera klimatiko larria eta dagoeneko agertzen ari diren ondorio latzak, hala nola tenperatura globalaren igoera, uholdeen gorakada, biztanleriaren joan-etorri masiboak, etab. Eta arazo larri horretaz denok jabetzen bagara ere, erakundeetatik hartzen diren neurriak ez dira argi eta garbi nahikoak”.
Aurtengoan udalerriz udalerri ari dira eragiten eta Andoainen elkarrekin aritu dira Ipar Haizea, Ernai eta Eguzki elkarteak. Ibaien saneamendua edota airearen kalitatea hobetzeko pankarta ezberdinak ikus daitezke udalerrian zehar.