EkonoVID

Tabernari gehienek ostegunean eta ostiralean zabalduko dituzte ateak

Jon Ander Ubeda 2021ko ots. 9a, 19:14

Aiurri ostalarien ordezkariekin harremanetan jarri da, eta tabernaren bat bihar bertan irekitzeko moduan dagoela adierazi dute. Tabernari gehienak, ordea, ostegunean edo ostiralean zabaltzeko lanean ari dira. Asteburuan, ezusteko berririk ez badago, terrazak zabalik ikusiko ditugu.

Ezuste handiko eguna izan da gaurkoa. Alde batetik, Andoain eremu gorritik irten da eta bestetik Euskadiko Auzitegi Gorenak tabernak behin behineak irekitzeko erabakia hartu du, Euskadiko Ostalaritza elkarteak aurkeztutako helegitearen ondoren. Erabakia irmoa izan arte, ostalarien ateak zabaldu daitezkeela erabaki dute epaileek. Beti ere indarrean dauden segurtasun, distantzia eta prebentzio neurri guztiak hartuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!