Adineko hainbat herritar "Ibili Andoain" ekimenean, nahiz eguraldiak ez lagundu

Xabier Lasa 2021ko mar. 17a, 11:21

Adineko herritar ugari batu da "Ibili Andoain" ekimenera, asteazkenero bezala, aurre eginez eguraldi kaskarrari. Ekintza fisikoa eginez adineko pertsonen arteko harremanak sustatzea eta erraztea du helburu ekimenak. Andoaingo Udalak eta herriko hainbat elkartek elkarlanean burutzen dute ekimena. Martxoaren 3an jarri zuten abian berriro, izurritea dela eta hilabeteetan etenda egon ondoren.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!