Rosa Maria Suarez Zuloaga hil berri da

Xabier Lasa 2021ko mar. 22a, 14:43

Rosa Maria Suarez, Algodonerako emakumeen erakusketaren antolatzaile Fanny Alonsoren ondoan, Basteron

Martxoaren 18an hil zen, bihotzekoak jota. Oraindik orain, Algodonoreko emakumeak gaitzat hartuta egin zen erakusketaren irekiera ekitaldian parte hartutakoa zen, gonbidatu berezi gisa. 83 urte zituen, eta Madrilen hil zen.

Rosa Maria Suarez Zuloaga, Ignacio Zuloaga Eibarko margolari famatuaren biloba zen amaren aldetik. Bere aita, berriz, 50eko hamarkadan Algodonerako jabea izan zen Enrique Suarez zen. Azken urtetan, Pedrazako (Segovia) herrian dagoen gaztelu-museoaren kudeatzaile-zuzendaria izan da. Zuloaga margolariak (1870-1945) egin zuen kuadroen bilduma nagusia dago bilduta gaztelu horretan.

Rosa Maria Suarez pozarren agertu zen Basteron, martxoaren 5ean egin zen ekitaldian: “Hasieratik eduki nuen argi Andoainera hurbildu behar nuela, deitu zidaten une ber-beretik. Gaztetan, herrian bertan urte batzuk egin nituen gurasoekin batera, eta oso oroitzapen gozoak dauzka ordutik. Badakit Lucia, nire amak, oso harreman gizatiarra eduki zuela lantegiko emakumeekin”.   

Basteroko erakusketarako, panpinen kotoizko zenbait oihal utzi zituen, bere garaian Algodoneran egin zirenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!