Apirilaren 22an greba egiteko deialdia luzatu dute udal langileek, zerbitzu publikoen alde

Xabier Lasa 2021ko api. 15a, 12:02

Andoaingo Udaleko langileek elkarretaratzea egin dute Goikoplazan, enplegu publikoaren alde. Martxoaren 30ean egin zuten elkarretaratzean bezala, apirilaren 22rako EAEn deituta dagoen grebarekin bat egingo dutela iragarri dute oraingoan ere. Andoaingo Udaletxeko plantillan %56ko behin behinekotasuna dagoela eta datu hori sektore pribatuan baino handiagoa dela salatzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!