Isunak Txistoki pasealekuan

Aiurri 2021ko mai. 20a, 09:50

Duela bi aste ohartarazpenak egiten hasi eta gero, Udaltzaingoak isunak jartzeari ekin dio. 

Lasarte eta Bordaberri aldetik datozenentzat galerazita dago Ondarreta kale ertzean dagoen aparkalekuan sartu eta zuzen-zuzenean aparkatzea. Errepidearen bi norabideak bereizten dituen marra zuzena zapaltzen dutelako. "Bateria" moduko aparkaleku horretan norabide bakarrean apartzeko aukera dago. Aurrerantzean, horrela aparkatzen ez duenak isuna jasotzeko arriskua du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!