Udal Musika Eskolako abeslarien eta musikarien hitzorduak, gaur eta igandean

Xabier Lasa 2021ko eka. 11a, 10:22

Gazte kantariak Katrin Iturralde zuzendariarekin, Kaletxikiko jaietan 2019an

Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek eta Musika Bandak emanaldi bana eskainiko dute asteburu honetan, ikasturte aldrebesari amaiera gozoa emateko asmoz, izan ere, covid-ak ezarritako salbuespenezko baldintzekin jardun behar izan baitute azken boladan. Haurren, gazteen eta helduen abesbatzek gaur arratsaldeko 18:30ean abestuko dute Basteroko oholtzan; Musika Bandaren hitzordua, berriz, igandean izango da, 12:30tik aurrera. Abeslarien zuzendari Katrin Iturraldek eta musikarien zuzendari Mikel Emezabalek bi kontzertuen nondik norakoak azaldu zituzten Otietako parkean orain egun batzuk, “Kultur Giroan” kultur programazioa aurkezteko egin zuten agerraldian. Hona bi bideoak:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!