Sindikatuak atzokoan gertaeraren berri eman zuen, bere kanalean, eta gertaeraren deskribapena egin zuten. Uretan murgilduta zegoen gaztea, beti ere Ertzaintzaren bertsioaren arabera, polizia batek aurkitu zuen eta uretik ateratzean biziberritzea lortu zuten. Helikopteroak eraman zuen, baina ordu gutxira hil egin dela aurreratu du Erne sindikatuak.