Susana Cencillori musikariek eskainitako omenaldia, bideoen eta irudien bidez

Xabier Lasa 2021ko eka. 28a, 14:21

Ateak itxi ditu 21 ikasturtetan haur eta gazteei musika irakasteaz gain Andoaingo bizi giroa aberastu duen Soinuak Musika Eskolak. Bere ikasleek larunbatean azken emanaldia eskaini zuten Basteron, eta bertan Susana Cencillo zuzendariari ondo merezitako omenaldia eskaini zioten. Hainbat musika eragilek eta musikarik esker oneko adierazpenak egin zituzten Basteroko oholtzan nahiz aurrez grabatutako bideo muntajearen bidez. Bi bideo zein argazki sorta, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!