Andoaingo Rock Jaialdia irudietan, larunbata arte irekita

Aiurri 2021ko eka. 30a, 09:54

Larunbata arte egongo da irekita Juxe Areta Goñi argazkilariak ekainaren 11n ipini zuen argazki erakusketa, Andoaingo Rock Jaialdia gaitzat izanda (elkarrizketa, Aiurrin). Makina bat argazki artistiko, musikariak zein ikusleak protagonista direlarik. Erakusketa, bihar eta etzi 18:30etik 20:00era egongo da irekita, eta larunbatean, 10:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Areta argazkilariak berak erakusketari buruz emandako azalpenak, bideo batean ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!