Oinarrizko fitness aholkularitza zerbitzua, Allurraldeko eskaintza berria

Aiurri 2021ko abu. 4a, 09:38

Aurreko astean ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu zuen Udalak. Kiroldegitik adierazi dutenez, fitness aholkularitza zerbitzu berria aretoko orduen barruan eskaintzen da “abonuaren prezioan barne”.

Makinen funtzionamendua, egin daitezkeen ariketak eta teknika ezberdinak lanketagai izango dira ikasturte berrian. Aholkularitza zerbitzuak xehetasun hauek izango ditu:

Entrenatzaile pertsonala

50 minutuko banakako saioak entrenatzaile pertsonalarekin. Bezeroarekin elkarrizketa bat egin ondoren, entrenatzaileak saioak diseinatu eta bezeroarekin batera egingo ditu. Entrenamendu programekin konbinatu daiteke.

Entrenamendu programak

Entrenatzaileak banakako entrenamendu plan bat egingo du, betiere erabiltzailearen beharren eta ezaugarrien arabera eta nahi dituen emaitzak lortzeko helburuarekin (grasa galtzea, muskulu masa irabaztea, erresistentzia kardiobaskularra hobetzea, kirol errendimendua handitzea).

Zerbitzua hiru hilean behin emango da, eta atal hauek izango ditu:

Hasierako elkarrizketa:

  • Bezeroaren helburuak (muskulu-masa irabaztea, koipea galtzea, kontrako jarrerak prestatzea).
  • Historia medikoa, kirol-historia, PAR-Q.
  • Bizi-ohiturak: Elikadura, atsedena, jarduera fisikoa.
  • Entrenatzeko egun-ordutegi erabilgarriak eta abar.

Banakako plana egitea eta ematea:

  • Programaren azalpena eta funtzionatzeko modua.
  • Dokumentuak ematea: entrenamendu plana, nutrizio eta bizi ohiturei buruzko gomendioak.

Kontrola eta jarraipena:

  • Planaren atalen jarraipena (entrenamenduaren aldagaiak, atsedena, eguneroko urratsak, gorputzaren pisua).
  • Zalantzak posta elektronikoaren bidez kontsultatzea.
  • Aurrez aurreko bilera mesoziklo bakoitza amaitzean: zailtasunak, hobetu beharreko alderdiak, entrenamenduaren doikuntzak…
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!