5100 sinadura lortuta ere, irailean gehiago lortzeko lanean jarraituko dute

Aiurri 2021ko abu. 7a, 08:51

Bazkardo eta Mimendi aldeko bizilagunek N1 errepideak eragindako zarataren aurkako sinadura kanpainari ekin diote, eta aste gutxitan 5108 sinadura lortu dituzte. Udan atseden hartu eta irailean berriro ekiteko asmoa agertu dute.

“Andoaingo herria pantaila akustikoak eskatzen ari den sasoi honetan, babes sendoagoa emango digula espero dugu”, adierazi du Manu Telletxea Ormaetxea sustatzaileetakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!