Eraitsi, eta berriro eraiki

Aiurri 2021ko abu. 8a, 09:56

Asteak dira Zubi-Etxe hustu zutela. Ama Kandida etorbideko etxebizitzetako ateak eta leihoak adreiluz josita daude, sarbidea galerazteko. Inguruko pabilioi eta tailerren antzera, historiara pasako dira. Inguru osoa eraitsiko dute, auzune berria eraikitzeko.

70 urtetik gora dira etxebizitza-sorta eraiki zenetik. Tejas y Ladrillos del Oria enpresa bertan ezarri zen 1940ko hamarkadan, eta bertako langileentzat eraiki zituzten etxebizitzak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!