Joseba Arregi Aranburu zendu da

Jon Ander Ubeda 2021ko ira. 14a, 09:47

Andoaindarra sortzez, Bilbon bizi zen azken urteotan. Politikagintzan ibilbide luzea egin zuen, eta besteak beste, Eusko Jaurlaritzako sailburua izan zen. Azken urteotan konstituzionalismoaren aldeko defentsan nabarmendu zen, eta hedabide ezberdinetan plazaratzen zituen bere gogoetak.

Ez zuen sorterria bazterrean utzi, are gutxiago bere familia. Rikardo Arregi kazetaritza sarietan behin baino gehiagotan parte hartu zuen, eta bereziki nabarmena izan zen bere parte hartzea 2019ko edizioan. Besteak beste, Begoña eta Mikel anaiekin batera parte hartu zuen irakurtaldi kolektiboan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!