Hitzordu bikoitza Andoainen, Alzheimerraren Munduko Egunaren harira

Aiurri 2021ko ira. 20a, 09:43

“Alzheimerrarekin bizi” izenburupean hitzaldia antolatu dute astearterako, eta film emanaldia ostegunerako.

“Alzheimerrarekin bizi” izenburuko hitzaldia eskainiko du Koldo Aulestia AFAGI elkarteko lehendakariak irailaren 21ean, eta handik bi egunetara hiru belaunaldien arteko elkarbizitza kontatzen duen Vivir dos veces filma proiektatuko dute. Bi ekitaldi horien eskutik, Alzheimerraren Munduko Eguna (irailaren 21) gogoratuko dute Andoainen. 

“Zaintzen bazara, Alzheimerrak atzera pauso bat egiten du” 

Aulestia AFAGI (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) elkarteko lehendakaria da 2003az geroztik, eta baita ere CEAFAko (Alzheimerren Senideen Elkarteen Espainiako Konfederazioa) lehendakaria.

Maria Ripoll zuzendariak egin du komedia eta drama tartekatzen dituen Vivir dos veces filma, eta bere sinopsiak hara zer kontatzen digun: “Emiliok (Oscar martinez), Julia alabak (Inma Cuesta) eta Blanca (Mafalda Carbonell) bilobak bidaia zentzugabea eta aldi berean adierazgarria egingo dute. Emiliori oroimenak behin betiko huts egin baino lehen, familiak gaztaroko maitasuna bilatzen lagunduko di. Bidean, amarrurik gabeko bizitza berri baterako aukera aurkituko dute. Erabaki eztabaidagarriek eta ezbeharrek beren bizitzaren oinarri izan diren iruzurrei aurre egitera eramango dituzte. Bi aldiz biziko al gara?”.

Bi ekitaldiak, gaztelaniaz, Bastero kulturguneko ekitaldi aretoan izango dira, 18:00etatik aurrera. Hitzaldia, irailaren 21ean, eta filma, irailaren 23an. Bi ekitaldietarako gonbidapenak dohainik eta aldez aurretik izango dira, aretoa bete arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!