Pello Sarasola zendu da

Aiurri 2021ko ira. 23a, 12:25

Ezkerrean, Pello. Atzokoan zendu zen. Eskuinean, Pedro Mari lehengusua.

Sarasola Ardoak denda ezagunean lan egin zuen, erretiroa hartu zuen arte. 1964an heldu zion negozioari, Pedro Mari lehengusuarekin batera. Azken honen aitaren lanari jarraipena eman zioten eta biak ala biak ardogintzan lanean aritu ziren, erretiroa hartu arte.

2002an erretiroa hartu zuen Pellok, eta 2010ean Pedro Marik. Tradizio luzeko negozioari ateak itxi zizkioten, modu horretan. Bittor Sarasolak zabaldu zuen negozioa 1949-1950 urte inguruan, Zumea kalean. Baina 1953ko uholdeen ondorioz negozioa tokiz aldatu zuten. Ez ziren oso urrutira joan, Zumea kalean bertan jarraitu baitzuten. 1964an Bittorren seme Pedro Marik eta haren lehengusu Pellok Sarasola Ardoak negozioari jarraipena eman zioten.

Biak ala biak aski ezagunak dira Andoainen. Goizaldean Pello hil da, 88 urte zituela. Ostiral honetan izango da hileta-elizkizuna, Santa Krutz elizan, iluntzeko 19:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!