Euskaraldiaren edizio berria 2022an izango da, eta Andoaingo Udala eta Euskaraldia ekimena aktibatzeko lanean hasi dira. Herritarrak lehen bilerara hurbiltzeko deialdia egin dute: "Euskaraldia bi urtez behin egiten den aktibazio ariketa da, baina euskarak 365 eguneko bultzada behar du, eta Euskaraldiarekin oihartzun handia lortzen duen arren, edizio batetik bestera hutsean gera ez dadin, bestelako lanak ere egin behar dira. Horregatik urriaren 15ean arratsaldeko 18:30ean Bastero Kulturgunean izango dugun bilerara bertaratzea eskatzen dizugu". Bilera horretan bi gai jorratuko dituzte. Lehena, 2022ko Euskaraldia aurrera eramango duen lan-taldea osatzea. Bigarrena, 2021eko azaroaren 21etik abenduaren 5era Euskal Herri mailan antolatuko den ekimenaren berri ematea. Egitasmo berrian haurrekin harreman zuzena duten helduen aktibazioa sustatuko dute.
Bilerara joateko asmoa duenak e-posta bidez jakinarari behar du: euskarazerbitzua@andoain.eus.