Joxe Forcada Arrieta zinegotzi ohia zendu da

Aiurri 2021ko urr. 7a, 17:53
©Ahotsak

1987ko ekainaren 10ean egin ziren Udal hauteskundeetan Eusko Alkartasunako zerrendan aurkeztu zen, bigarren postuan. Xabier Huitzirekin eta Jesus Guerrerorekin batera, EAko ordezkaritza osatu zuten agintaldi hartan.

Gipuzkoa mailan PSE eta EA alderdien arteko akordioari esker, Euskadi Ezkerrako Carlos Sanz izendatu zuten alkate. Nahiz eta alderdi bozkatuena Herri Batasuna izan. Joxean Barandiaran izan zen orduko HBko alkategaia.

Joxe Forcada Arrieta Andoaingo Kale Nagusian jaio zen, 1930ean. Seme bakarra izan zen, ama oso gazterik zela hil baitzen. Aita Errioxatik etorritakoa zen, eta ama Leintz Gatzagakoa. Ahotsak.eus webgunean parte hartu zuen eta bertan Andoaingo gertaera historiko askori buruzko aipamenak egin zituen. Horietako bat Trentxikiari buruzkoa zen.

 

Joxeren emaztea Manoli Orbegozo da, eta bien seme-alabak dira Arantxa eta Fede. Hileta bihar izango da Santa Krutz elizan, 19:30ean hasita.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!