Nerea Tudurik bigarren poesia liburua aurkeztuko du Basteron, gaur

Aiurri 2021ko aza. 4a, 14:31

Nerea Tuduri andoaindarrak No hay agua para las flores poesia liburua aurkeztuko du Basteroko ekitaldi aretoan gaur, 19:00etatik aurrera. Tuduriren bigarren liburua da honako hau; lehena Inviernos frente al mar izan zen, 2019ko martxoan kaleratu zuena. Irakur zaleak gonbidatuta daude Basteroko hitzordurako. Aiurriri lehen liburua zela-eta idfazteko zaletasuina nondik datorkion aitortu zuen Aiurri-ri eskaini zion elkarrizketan. "Nire lehen zazpi urtetan matematikan ez nintzen batere trebatu, baina irakurri, zirenak eta ez zirenak irakurri nituen: tradiziozko haur ipuinak, Gloria Fuertesenak... Hamabi urterekin jada nire gauzak idazten nituen, eta horretan jarraitu dut hartaz geroztik". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!