SER kateko erredakzio buru da andoaindarra, eta azken urteetan sorterria utzi eta Bizkaian bizi da. Fibi txakurrarekin mendiz mendi ibiltzen da, eta atzokoan ezustekoa bizi izan zuen. Mendian zebilela, parez pare topatu zituen otsoak. Eskuko telefonoarekin grabatzeko aukera izan zuen, eta irudietan oso argi ikusten da otsoetako bat adi-adi begira geratzen zaiola.
Hoy ya puedo decir orgulloso que comparto algo más con mi padre. Además de apellido y nariz, he visto un lobo, de esos de los que tanto me hablaba cuando era niño. Eran tres, uno de ellos se ha quedado curioso observándome. Mi primera vez, y ya es para siempre. pic.twitter.com/h1IXT0Gauj
— Miguel Angel Garrosa (@Garrosa) November 6, 2021
2017ko urtarrilean Aiurriri eskainitako elkarrizketan, lanbideaz eta pasioaz luze jardun zuen. Kazetaritza baitu lanbidea, eta mendia pasioa. Eta mendian badu bielaguna, Fibi txakurra. Andoainera ama bisitatzera etortzen denean, Usabelartza gailurreko magalean ematen du denbora asko. Han haizatu zituzten bere aita zenaren errautsak. Aspaldi hil zen, Miguel Angel umea zela. Basozaina zen, eta aitarekin zaletu zen mendian gora eta behera ibiltzen.
Arrakasta handia izan duen txio horretan, aita du gogoan. Harengandik jaso baitzuen mendiarekiko zaletasuna.
Mi compañera de viaje? pic.twitter.com/o8ZPsF14B5
— Miguel Angel Garrosa (@Garrosa) November 6, 2021