Iker Karrera mendi korrikalari amezketarrak eta Unai Ugartemendia kazetari andoaindarrak "Iker Karrera. Bidea ipar" liburua aurkeztuko dute Basteron gaur, 19:00etatik aurrera. Ikusleek biri galderak egiteko aukera edukitzeaz gain, “Iker. Mendia. Etxea” ordu erdiko dokumentala ere ikusi ahal izango dute. 2020ko urrian kaleratu zuten, eta arrakastatsua gertatzen ari da, mendi lasterketen argiak eta ilunak kontatzen dituen heinean. Gaztelaniazko bertsioa ere kaleratu dute geroztik. Ekitaldia Euskalduna Mendigoizale elkarteak antolatu du, Mendi Astearen barruan.