Aita Larramendi ikastola
Haur Hezkuntzako gela bat itxita dute, eta Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk on line bidezko eskolak jaso dituzte. Lanak ere modu horretan bideratu zaizkie. “On line bidezko hezkuntza ez dugu martxan jarri, gelak ez baititugu itxi Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan”.
La Salle Berrozpe ikastetxea
LH mailako gela bakarra itxi dute, eta bertako 23 ikasleak etxean daude. Gauzak ondo, gelaren martxa berrezarriko da hurrengo astelehenean. Azaroaren 29tik aurrera, zehazki.
Ondarreta ikastetxea
Lehen Hezkuntzako 3-4 mailatako bi gela itxi dituzte, eta ziklo bereko beste bi gelatan kribadoa egingo dute gaur bertan. LH 5-6 mailatan hainbat ikasle falta da eta irakasle batek positibo eman du. Oro har, ikasleak etxetik lanean ari dira eta zuzendaritzatik adierazi dutenez ondo daude: “Etxean dauden ikasleek Chromebook izeneko ordenagailua eskolatik eraman dute, eta bideokonferentzia bidezko konexioak egiten dituzte”.