Covid19 | Datuak egunez egun

Andoaingo udalerriak inoizko intzidentzia-tasa handiena du, Gabonetako kanpainaren atarian

Jon Ander Ubeda 2021ko aza. 29a, 13:20

Andoaingo populazioaren %1,7a kutsatu da azken hamabost egunetan. Eta horietatik kanpo daude asintomatiko edota antzeman gabeko kasuak.

Azaroaren 22an markak hautsi zituen datua eman zuen Osasun Sailak. Astez asteko boletinean, 14 positibotik 107ra igo zirelako Andoainen. Azaroaren 29an markak hautsiz doaz eta 147 kasu gehiagoren berri eman dute. Markak hausten dira egun bakarrean inoizko kopururik altuenak aurreko astean jaso zirelako. Eta pluralean adierazi behar da, lehen marka azaroaren 23an ezarri zelako (30 kasu positibo berri). Bi egun beranduago marka hori txiki geratu zen (43 kasu positibo berri).

Gauzak horrela intzdentzia-tasa biderkatu egin da. Hamabost egun atzera intzidentzia-tasa 160koa zen. Tentsionatuta, baina onargarria. Aurreko astean zazpi aldiz biderkatu zen, 807raino igoz. Eta astelehen honetan jakin dugu intzidentzia-tasa handi hori bikoiztu egin dela. Bikoiztu, bai. Aurreko astearen halako bi da gaurko datua: 1694,69.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!