Euskalduna eta Realaren arteko lehia, klarinetearen hotsez

Aiurri 2021ko abe. 14a, 21:14

Klarinete jole laukotea Zumaian (Iturria: Mikel Emezabal)

Nalia Martin, Leo Ballesteros, Jon Loiarte eta Iker Gorospe Andoaingo Musika Eskolako klarinete jole gazteek laukoteen saileko lehiaketa irabazi dute joan den asteburuan, Zumaian ospatu zen XX. Klarinete Maratoian. Beraien irakasle den Mikel Emazabalek espreski prestatutako abestia interpretatuz irabazi zuten saria. Football Match Day izenburua darama abestiak; Euskaldunaren ereserkia du oinarri, Txuri-Urdiñ abestiarekin nahasten da, eta futbol partida bat irudikatzen du. Bideoa ikusgai (egilea, Mikel Emezabal): 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!