[Abenduak 24 | 17:30]

Olentzero eta Mari Domingiren agerraldia Andoaingo Udaletxeko balkoitik

Aiurri 2021ko abe. 20a, 15:53

2019ko edizioko argazkia.

Berriki jakinarazi dutenez, aurtengo Olentzero eta Mari Domingiren agerraldia izango da. Ez ohikoa, halere, koronabirusak eragindako egoera epidemiologirkoa egokituta. Azkenean Andoaingo Udaletxeko balkoitik egingo dute agerraldia, eta haurrak eserlekuetan eserita egongo dira Goikoplazan.

Andoaingo Udala:
"Espazio seguru bat osatuko da (akotatua, eserlekuekin eta musukoarekin), udaletxeko balkoitik zabalduko duten mezua zuzenean jarraitu ahal izateko".

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatzen du, Udalaren lankidetzarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!