Azoka Solidarioak 12 mila eurotik gora bildu ditu, La Palmako biktimen alde

Aiurri 2021ko abe. 28a, 13:19

12.424 euro bildu ditu La Palmako sumendiak eragindako biktimen alde abenduaren 18-19an antolatutako Azoka Solidarioak. Antolakuntzako kideek diru kontaketa egin dute udaletxean gaur eguardian, eta ondoren, banketxera abiatu dira bideoan ikus litekeen moduan. Saldu ezinik geratu zaien generoa Urnietara eramango dute, Etxeberri plazan bertako auzo-batzordeak abenduaren 29 eta 30rako antolatu duen Azoka Solidariora.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!