Errege-etorrera berezia izango da Andoainen

Aiurri 2022ko urt. 2a, 09:08

Egoera zaila bada ere, aurten ez dute kale egingo Errege Magoek Andoainen.

Arratseko 18:30ean, kapota gabeko kotxe batean igota, auzoz-auzo igaroko dira, Sorabillatik hasita. 20:00tan Goiko Plazara helduko dira eta “Errege Magoen mezua” zabalduko da Andoaingo Olagaineko Txistularien doinupean. La Salle Berrozpe ikastetxeak antolatu du hitzordua, Udalaren laguntzarekin. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!