Ezustean iritsi dela dirudi, Espigoiaren inguruan arriskutsu baitaude goizeko lehen orduan. Pentsatzekoa da hurrengo orduetan ezarriko dituztela bertatik igarotzeko ohartarazpenak. Allurraldera doan zubi inguruan, Zumea kalean, ibaiaren ur maila espaloiraino iristen ari da.
Gau osoan euritan
Ia gau osoan zehar euria egin du, eta tarteka haize ufadak oso bortitzak dira. Gaurko eta biharko aurrikuspenen arabera, euria egiten jarraituko du.
Hiru eurite, azken asteetan
Azaroaren 25ean eta abenduaren 9an euriteak izan ziren, eta ordu hauetan urteko lehena iritsi da.