Anbulatorioaren atarian elkarretaratzea egin dute "Lehen mailako arreta bai" lelopean, eguardi partean. Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria salatzeko bildu dira hainbat langile eta herritar. Osakidetzan ordezkaritza duten SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia, Osakidetzako osasun zentru guztietan protesta agertzeko asmoz.