Maider Lainez alkateak GKE horiek egiten duten lana azpimarratu zuen. “Eskerrak eman nahi dizkizuet hain baldintza zailetan egiten duzuen lanagatik. Nahiz eta fisikoki oso urruti gaudela herrialde hauengandik, zuen lanari esker, oso hurbil sentiarazten gaituzue eta aukera ematen diguzue hain proiektu aberasgarri eta beharrezkoetan parte izateko. Egiten duzuen lanagatik oso harro sentitu behar zarete. Izan ere, gu oso harro gaude zuen sareko kide izateaz”.
Elkarteen ordezkariek, nork bere egitasmoari buruzko xehetasunak azaldu zituzten udaletxean egindako ekitaldian.
21 egitasmo, zein baino zein interesgarriagoa:
Hona, segidan, hitzarmenean sartu diren elkarteak, zeintzuk diren beren egitasmoak, eta zenbateko kopurua jasoko duten:
* Mariaren Lagundia FISC: Haur eta nerabeek sexu-indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidea indartzea. Barranquilla (Kolonbia). 5.200 euro.
* Bakerako Lankidetza Batzarra: Elikatzeko eskubidea eta diru-sarreren iturria. Coubalan (Senegal). 6.500 euro.
* J.A. Freytter Romero Elkartea: Nazioarteko erantzukizuna gizateriaren aurkako krimenetan - II. Fasea. 5.000 euro.
* Derandein Fundazioa: Genero berdintasunaren aldeko hezkuntza emantzipatzailea. Kolonbia. 6.100 euro.
* Ingenieria para la Educacion: Nyabunyunyi lehen mailako eskola berreraikitzea eta osasun-instalazioak jartzea. Idjwi irla (Kongoko Errepublika). 9.000 euro.
* Garabide: Mapuzugunaren biziberritzerako ekarpena: Nagusien irakaskuntza sendotzeko plana, kimelfeen gaitasun teknikoa indartuta. Araucania (Txile). 2.500 euro.
* Fasfi: Santa Candida barnetegiko Garo tribuko nesken elikadura-, hezkuntza- eta osasun-baldintzak hobetzea: Netrakona (Bangladesh). 5.000 euro.
* Ojos del Mundo: Begien osasuna hobetzea. Oruro (Bolivia). 6.500 euro.
* Salvamento Maritimo Elkartea: Aita Mari Maydayterraneo erreskate ontzia. Nazioarteko Urak. 9.000 euro.
* Honek GKE: Putzu zulatu bat eraikitzea. Totogalpa (Nikaragua). 5.000 euro.
* Nepaldala elkartea: Ikasi proiektua. Kathmandu (Nepal). 5.000 euro.
* Activos por un Mundo Solidario: Guk ere Ahal Dugu. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko baliabide-zentroa. Diriamba (Nikaragua). 6.500 euro.
* Behar Bidasoa: Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak indartzea eta Nekazaritza eta barazkiak landatzea. Kabuga, Kamonyi (Ruanda). 9.000 euro.
* Zaporeak. Errefuxiatuentzako elikadura duina eta osasungarria. Lesbos, Kara Tepe (Grezia). 5.000 euro.
* Chiapas Enea: "La Independencia" eta "La Libertad" komunitateak hornitzeko ur-putzua. Chiapas (Mexiko). 6.500 euro.
* Taupadak: Giza garapenerako eta indigenen nortasunaren aldarrikapenerako doako musika-hezkuntza. San Ignacio de los Moxos (Bolivia). 9.000 euro.
* Proyde Proega Fundazioa: Gazte profesional behartsuei laneratzen laguntzea. N´Djamena (Txadeko Errepublika). 9.000 euro.
* Gipuzkoako Oscar Romero Solidaritza Batzordea: Emakumeen ekintzailetasunari laguntzea enplegua eta diru-sarrerak sortzeko. Tacuba (El Salvador). 6.500 euro.
* Calcuta Ondoan: Gaixotasun mentala duten emakumeentzako errehabilitazio- eta birgizarteratze-prozesuak indartzea. Kerala (India). 6.500 euro.
* Serso San Viator: Edateko ura lau ikastetxetako ikasleentzat. Artibonite (Haiti). 9.000 euro.
* Abay Euskadi Nilo Azul: Haur-eskola mantentzea. Gaba Kemisa, Oromia (Etiopia). 6.500 euro.