Egitarauaren aurkezpena egin aurretik, kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin dute. Aurtengo irabazlea Haizea Brosa Iartza izan da. "Indartsu" kartelaren egilea da, kartelaren eta eskuorriaren irudi nagusi bezala erabili dena.
Gaurko prentsaurrekoan Maider Lainez alkateak, Petri Romero Berdintasun sailak eta Sandra Barrenetxea teknikariak parte hartu dute. Ekitaldian izan dira Esti Mujika EH Bilduko zinegotzia eta Txitxu Ruiz EAJ-PNVko zinegotzia.