M8 2022

Bastero plazak Plaza morea izendapena hartuko du

Aiurri 2022ko otsailaren 25a

Bart arratsaldean Andoaingo plenoan hartu zen erabakia, Bastero plazaren izendapena berria izan dadin. Martxoaren 8aren bueltan, "Plaza morea, Andreurdinarena" ekitaldia iragarri dute hurrengo larunbaterako.

Hauxe izango da ekitaldia, martxoaren 5ean:

  • 11:00 Harrera
  • 11:15 Mural parte hartzailea
  • 12:00 Dantza ekitaldia
  • 12:30 Ekitaldia

Haur txokoa izango dela iragarri dute.

Atzoko plenoan egin zen aurkezpena. Jarraian Petri Romero (PSE-EE) eta Esti Mujika (EH Bildu) zinegotzien parte hartzea eta ondorengo bozketa:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!