Saharako bandera udaletxeko balkoian, egunen batean azpikoz gora jartzeko itxaropenez

Aiurri 2022ko ots. 25a, 13:06

Andoainen bizi diren Tecber Brahim eta Chaia Bay sahararrek eta Hurria Sahara elkarteko kideek Sahararen bandera zintzilikatu dute Andoaingo udaletxeko balkoian, goizean. Udalbatzak Sahara herriaren aldeko adierazpen instituzionala aho batez onartu zuen atzo, eta besteak beste, bandera aipatzen zuen eskaerari ere baiezkoa eman zion.

Tecber Brahim eta Chaia Bay pozik aritu dira bandera jartzen, Huria Saharako elkarteko kideekin batera. Biek azaldu dutenez, esanahi handiko eguna da otsailaren 27an beraientzat, Saharako Estatuaren (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa-RASD) sorreraren 46. urteurrena ospatuko baita.

Aldi berean, biziki eskertu dute euskal herritarrek beren herriari behin eta berriro eskaintzen dioten elkartasuna.

Gaineratu dutenez, sinbologiaz beteriko bandera da Saharakoa. “Esanahi propioa dauka kolore bakoitzak. Beltzak, Saharako herriak eta herritarrek azken hamarkadetan bizi duten zapalkuntza adierazten du; zuriak, askatasunaren itxaropena; berdeak, lur askea; eta azkenik, gorriak, askatasunaren alde hildako martirrak gogoan hartzen ditu”.

Koloreen posizioak ere ba omen dauka bere esanahia. “Egun, kolore beltza da goian ikusten dena. Nolanahi ere, behin behinekoa da egoera hori; Sahara askatzen dugun egunean, goikoz behera jarriko dugu, eta aurrerantzean horrelaxe haizatuko dugu”.

Bandera asteburu osoan egongo da zintzilik, otsailaren 28ra bitarte.

 

Sahararen aldeko mozioa

Andoaingo Hurria Sahara elkarteak aurkeztuta, Andoaingo Udalak adierazpen instituzionala onetsi zuen atzo egindako udalbatzan.

Otsailaren 27an, saharar herriak Saharako Estatuaren (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa-RASD) sorreraren 46. urteurrena ospatuko du, eta egun seinalatu horren harira aurkeztutako adierazpena da.

Hurria Sahara Elkarteak udaletxean aurkeztu zuen idatzian, 1975etik luzatzen den Mendebaldeko Saharako gatazkan lurralde okupatuetan bizi diren biztanleek eta baita Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan bizi direnek giza eskubideen urraketak pairatzen dituztela gogoratzen da, eta azken aldian gertatutako zenbait gertakizun aipatzen dira.

Hona "SEADen 46. Urteurreneko adierazpen instituzionala", osorik:

"Egun batzuk barru, 2022ko otsailaren 27an, saharar herriak Saharako Estatuaren (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa-RASD) sorreraren 46. urteurrena ospatuko du.

46 urtez Mendebaldeko Sahara okupatu eta saharar herria borrokatu ondoren, egoera konpondu gabe dago oraindik, eta, bai lurralde okupatuetan bizi diren biztanleek, bai Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan bizi direnek, giza eskubideen urraketak pairatzen dituzte, eta Marokoren okupazioaren pean edo babes-kanpalekuetan bizitzera behartuta daude.

Testuinguru horretan, Nazio Batuek Fronte Polisarioaren eta Marokoko Erresumaren arteko elkarrizketak desblokeatzeko egindako urratsak, zazpi urte baino gehiago daramatzatenak, zapuztu egin dira Idazkari Nagusiaren Ordezkari Pertsonalaren, Kohler jaunaren, dimisioarekin, Marokok etengabe xantaia egin duelako eta NBEko Segurtasun Kontseiluko kide diren herrialdeek ez dutelako ekintzarik egin. Kdhler jaunak dimisioa eman zuenetik ia bi urte eta erdi igaro ondoren, NBEko idazkari nagusiak Staffan de Mistura diplomatiko italiar-suediarra izendatu zuen, 2021eko azaroaren 1ean, ordezkari pertsonal berri gisa. Mistura jaunak 2022ko urtarrilean bira bat hasi du eskualdean, Fronte Politikoaren eta Marokoren arteko bake- prozesua berpizteko asmoz.

Marokoko Erresumaren eta Fronte Polisarioaren arteko negoziazioei berrekiteko ahaleginak babesten baditugu ere, 1975etik dirauen Mendebaldeko Saharako gatazkaren bi aldeok, biziki deitoratzen dugu De Mistura jaunak Marokoko Erresumak okupatutako Lurralde Ez Autonomoa bisitatu ez izana, erabat blokeatuta baitago 2015etik aurrera edozein ikuskapen independenterako, baita NBEko Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegorako ere.

Jakina da Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan MlNURSOren (Nazio Batuen Erreferendumerako Misioa Mendebaldeko Saharan) ardura ez dela oraindik sahararren giza eskubideen zaintza. Gainera, su-eten akordioaren amaieraren ondorioz, Marokoren okupazioaren pean bizi diren sahararrek bizi duten egoera oso kezkagarria da, asko gogortzen ari delako.

Izan ere, okupatutako Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketak ez du etenik 1975etik. Baina 2020ko azaroaren 13an sua eten zenetik, 29 urtez indarrean egon zena, Marokoko okupazio-indarrek beren presentzia militarra eta paramilitarra areagotu dute, sahararren oinarrizko eskubideen urraketak areagotuz, eta egoera izugarri okertu zaie.

Etxebizitzetan indarrez sartzen dira, eta biztanleak atxilotu, mehatxatu, eta torturatu egiten dituzte.

Auzo osoak benetako ghetto bihurtu dira, Marokoko indarren etengabeko zaintzapean, eta haien helburu nagusia giza eskubideen defendatzaileak eta okupazio-indarren aurkako disidentzia-ahotsak isilaraztea da. Hori guztia bere herriak autodeterminaziorako eta independentziarako dituen eskubide legitimoak defendatzeagatik, Nazio Batuek aitortuta.

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak ez du inolako interesik erakutsi Marokoko segurtasun-zerbitzuetako kide askok Sultana Jayaren familiari (Bojador okupatuan) etengabe, gau eta egun, egiten dioten jazarpenarekiko. Emakume babesgabeen familia batekin i2andako ankerkeria horrek, zeinak eguneroko eraso fisikoez, irainez eta bestelako laidoez gain, ikusten duen nola bere etxebizitza, sarbide guztietan likido zikin eta toxiko batez kutsatu duten Marokoko poliziek.

Nazioarteko araudi gehienek delitutzat jotzen dute arriskuan dagoen pertsonari ez laguntzea.

Era berean, Europar Batasunak eta Marokok arrantzaren arloan lortutako akordioari dagokionez, Europako Justizia Auzitegiaren epaia albiste eta aurrerapen garrantzitsu gisa hartu zen. Epai horren arabera, "Marokoko Erresumak Mendebaldeko Sahararen gainean duen subiranotasuna ez dute onartzen ez Europar Batasunak ez haren estatu kideek, ezta, modu orokorragoan, NBEk ere". Hala ere, eta epai horren aurka, 2019ko otsailaren 13an, Europako Parlamentuak Marokoko Erresumaren eta Europar Batasunaren arteko akordio negoziatua onartu zuen, zeinak legez kanpo okupatutako Mendebaldeko Sahararen lurraldea barne hartzen duen.

Oso une konplexua bizi dugu, EBrentzat estrategikoa den eskualde baten egonkortasuna serioski mehatxatzen duena, Saharako Herriaren eta Fronte Polisarioaren pazientzia ahuldu nahi duena, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren aurkako egitate burutuen politika inposatu nahi duena.

EBko Auzitegi Nagusiak Fronte Polisario/EBko Kontseiluaren gaietan emandako epaiek (2021eko irailaren 29a) baliogabetu egin zuten EB-Maroko akordio ekonomikoak Mendebaldeko Saharara hedatzea.

EBko Justizia Auzitegiak hainbat epai eman zituen (C-104/16 P; C-266/16), merkataritza eta arrantza liberalizatzeko akordioak ezin zitzaizkiola Mendebaldeko Saharari aplikatu iritzita, "Saharako Herriaren baimena" lortu ez zuelako. Baldintza hori itunen autodeterminazio-printzipiotik eta eragin erlatibotik eratorritakoa da, Mendebaldeko Sahararen estatus bereizia "autonomoa ez den lurraldea" delako.

Mendebaldeko Saharako Herriaren ordezkari den aldetik, Fronte Polisarioaren aldeko azken bi epai horiek eragin handia izango dute EBk Marokorekin dituen harremanetan, eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko gatazkarik zabalenean parte hartzea ekarriko dute.

Oro har, epai horiek berretsi egin dute EB bereizteko politika saihestezina; izan ere, politika horren bidez, legez behartuta dago Mendebaldeko Saharako lurraldea Marokorekin dituen akordioetatik kanpo uztera. Hori funtsezko bi alderditan oinarritzen da. Lehenengoa, Mendebaldeko Sahararen estatusa da, Marokoko lurralde "bereizi eta desberdin " gisa (eta EBk aldi berean Marokok lurraldearen gainean duen subiranotasuna ez onartzeko duen betebeharra). Bigarrena, Mendebaldeko Saharako herriaren baimena lortzeko beharra da, bere lurraldearekin lotutako akordioak egiten direnean.

Marokoko Erresumak, bere aldetik, bere itsas eremua mugatzen duten bi legeren onarpena sustatu du parlamentuan, eta horrekin urratu egin du NBEren Itsas Zuzenbideari buruzko Konbentzioan ezarritakoa, jurisdikzio-urak hedatuz bere lurralde- uretatik 12 miliatara, Ekonomia Eremu Esklusibotik 200 miliatara eta Plataforma Kontinentaletik 350 miliatara, eta kontuan hartuta arau horrek urratu egiten duela nazioarteko zuzenbidea eta bereziki larria dela Sahara Lurraldea.

Erabaki horrek beste ezegonkortasun- eta probokazio-faktore bat sartzen du Mendebaldeko Saharako gatazkan, saharar herriari bere lurraldearen gainean aitortutako eskubide legitimoak alde batera utzita, eta, gainera, bere aberastasunen eta baliabide naturalen espoliazioa areagotuta.

Gaur abiatzen da nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmenen aurrean eraginik ez izateak eta potentzia okupatzailearekin, Marokorekin, lankidetza politiko eta ekonomikoak zigorrik gabe ez uzteko aro bat. Gaur inoiz baino gehiago, Espainiari eta Europar Batasunari gatazkan dituzten erantzukizunei aurre egin diezaietela eskatzeko unea da. Estatu espainiarraren kasuan bereziki, deskolonizatzeke dagoen azken lurralde afrikarraren (Mendebaldeko Sahara) potentzia administratzailea baita.

Era berean, oso beharrezkoa da misio instituzional desberdinen lana, lurralde okupatuetan sahararren aldeko adierazpen-, bilera-, elkartze- eta manifestazio- eskubideen urraketa larriak egiaztatzeko, eta Nazio Batuen ebazpenak betetzeko eta giza eskubideak errespetatzeko exijitzeko.

Horregatik guztiagatik:

Berresten dugu Fronte Polisarioa dela Saharako Herriaren ordezkari legitimoa eta bakarra, NBEk eta nazioarteko komunitateak hala onartuta.

Berriro salatzen dugu Marokok Mendebaldeko Saharan duen presentzia legez kanpokoa dela, eta ezin duela eragin juridiko edo politikorik izan saharar herriak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubidea kaltetzeko.

Baieztatzen dugu Mendebaldeko Sahara Lurralde Ez Autonomoa dela, Nazioarteko Zuzenbidearen menpekoa, inoiz ez da Marokoko Erresumakoa izan, eta, horregatik, Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazioa bertan behera uzteko eta Saharako Herriak autodeterminaziorako duen eskubidea gauzatzea ahalbidetzeko exijitzen diogu.

Erreferentziatzat jotzen dugu Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salako Osoko Bilkuraren autoa, Espainiari buruzko erabakia hartzen duena Mendebaldeko Saharako iure-ko potentzia administratzaile gisa.

Marokoko Erresumari exijitzen diogu saharar preso politikoak eta kontzientziako presoak berehala aska ditzala eta kontrolatzen dituen espetxeetan giza eskubideen urraketak eten ditzala, presoen osotasun fisikoa eta psikikoa bermatuz. Era berean, elkartasuna adierazten diegu haien familiei.

Erabat gaitzesten dugu Marokoko Gobernuak bere itsas eremua Mendebaldeko Saharari zuzenean eragiten dioten uretan ezartzeko hartutako aldebakarreko erabakia, Nazio Batuen Erakundearen Itsas Eskubideei buruzko Konbentzioan adierazitakoa eta Marokok onartu duena urratuz.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Mendebaldeko Saharan Marokoko Gobernuak emandako epaiak gorabehera, baliabide naturalen espoliazioa salatzen dugu, eta zonaldean jarduten duten enpresei nazioarteko zuzenbidearekiko eta sahararren eskubideekiko errespetua exijitzen diegu, interesatuei (enpresei eta herrialdeei) Saharako Herriaren ordezkari legitimoarekin, Fronte Polisarioarekin, negoziazioei ekiteko eskatuz.

Berriro gogorarazten diegu eurodiputatuei 2019ko otsailaren 12an Europako Parlamentuan Marokorekin arrantza akordioaren alde bozkatu izana, Mendebaldeko Sahara barne, legez kanpokoa izango dela EBko Justizia Auzitegiaren epaia ez errespetatzeagatik. Horregatik, bat egiten dugu akordio horren aurka egiten diren kanpainekin, Marokok Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasunik ez duela gogorarazten baitute.

Marokoko Erresumaren eta Europar Batasunaren arteko arrantza-akordio horren onarpena salatzen dugu. Akordio hori Europako Parlamentuak onartu zuen otsailaren 12an, eta Mendebaldeko Sahara barne hartzen du, Saharako Herriaren eta Fronte Polisarioaren onespenik ez izan arren.

Nazio Batuen Erakundeari eskatzen diogu lehenbailehen susta dezala Mendebaldeko Saharako gatazkaren konponbide justu eta behin betikoa, eta irtenbide hori erreferenduma eginez saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea praktikara eramatea da. Eta Nazio Batuen Erakundeak Genevan duen Giza Eskubideen Kontseiluari eskatzen diogu Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen errelatore bat izenda dezala”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!