M8 2022

Plaza Morea, andreurdinarena

Aiurri 2022ko mar. 5a, 14:46

Izendapen festa egin dute gaurkoan Andoainen, martxoaren 8aren bueltan. Orain arteko kalejiraren ordez, festatxoa egin dute Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian. Izan ere, aurrerantzean Bastero plazak Plaza Morea izendapena hartuko du.

Ekitaldia gaur goizean izan da. Flamenko eta sevillana dantzak, bertsoa, murala eta adierazpenak egin dituzte Plaza Morearen izendapenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!