M8 2022

Pala topaketa irekia, larunbat honetan

Aiurri 2022ko mar. 18a, 07:20

Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, kirol jarduera irekia antolatu dute Andoainen. Ekimena irekia da, eta palan aritzeko gogoa duen edozeini zabalik dago. Gogoa da larunbata begira jarri duten baldintza bakarra. Eskualdeko ekimena da, beraz, andoaindarra izan ala ez izan, guztiak ongietorriak izango dira.

Arratsaldeko 17:00tan DBHko neskekin abiatuko da jardunaldia. Esan bezala, deialdia irekia da eta edozeinek parte har dezake Arraten deitu duten hitzorduan. Unean bertan agertzearekin nahikoa izango da. 18:00tan hasiko da helduen txanda, 20:00ak arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!