Frankismoak zapaldutako andoaindarrak gogoan hartu dituzte

Aiurri 2022ko api. 9a, 21:52

Andoainen frankismoak erail eta desagerrarazitako 25 herritarrei eta gainerako zapalduei omenaldia eskaini diete Alfaro parkean eguardian, Oroituz elkarteak antolatuta. Ekitaldian, Maizorri taldeko txalapartariek, Urkiko dantzariek, Punttuka bertso eskolako kideek, Usurbil 1936 elkarteko kideek eta Banda Errepublikanoak parte hartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!