Lastozko hesitura kendu dute N-1 errepidean, Aita Larramendi ikastolaren parean

Aiurri 2022ko api. 11a, 11:54

Aurreko astean egoera tamalgarrian zegoen panel akustiko modura jarrita zegoen lastozko hesitura, eta Aldundiko beharginek dagoeneko kendu egin dute. Zegoenaren ordez, beraz, konpontzeari ekin diote.

Egitura beraren forma, lastozkoa izanik, aldatuz joan da eta erdialdera erortzen hasita zegoen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!