Maiatzaren 1ean, 2021ean, Koronabirusaren laugarren olatua pairatzen ari ginen. Ospitalak jendez betetzen ari ziren, eta jaiak alde batera uzteko erabakia hartu zen. Ekimen zehatzak egin ziren, jaiak gogoan hartzeko. Ez zen jendartea elkartzeko ekitaldirik antolatu.
Iazko goiz hartan mezu baikorra eta alaitsua zabaldu zieten Jai Batzordeko kideek Santakrutzak modu normalizatuan ospatzeko desiratzen zeuden herritarrei.