Behin behineko irtenbidea betikotzeko bidean da

Aiurri 2022ko api. 26a, 07:42

Apirilaren 24an ateratako argazkia.

Aita Larramendi ikastolaren parean N-1 errepideko trafikoak sortzen duen zarata gutxitzeko lastozko hesitura berria jarriko dute, aurrekoa nabarmen kaltetu ostean. Zaharrak berri, beraz. Behin behineko "panel akustikoa" betikotzeko moduan da, martxa honetan.

Aste Santuko oporraldiaren aurretik kendu zuten hesitura zaharra, plastiko urdinez estalita zegoena. Datozen egunetan berria jartzekoak dira, eta hori ere lastozkoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!