Santakrutzak '22

Otermin anai-arrebek jantzi zituzten txapelak, “I. Santa Krutz Harri Txikia” txapelketan

Aiurri 2022ko api. 30a, 02:04

Leire eta Aritz Oterminek irabazi zuten “I. Santa Krutz Harri Txikia” txapelketa, Bekoplazan, atzo arratsaldean. Ikusmin handia piztu zuen txapelketak; Bekoplaza gainezka jarri zuten ikusleek, eta etengabe animatu zituzten harri jasotzaile herrikoiak. Argazki bilduma eta bakoitzarekin bideoak, ikusgai: 

Hamar lagunek hartu zuten parte lehiaketan: Leire Otermin, Ane Ezeiza, Aritz Otermin, Eñaut Etxeberria, Iñaki Altzuguren, Ander Olasagasti, Ekain Bellanco, Euken Villasante, Peio Manterola eta Sergio Chorro.

52 eta 80 kiloko harri traketsekin lanean aritu ziren hamar harri-jasotzaileak. Gizonezkoek bi harriekin bi minutuko saioak egin zituzten, guztira nork pisu handiagoa altxatu.

Emakumeak, berriz, 52 kiloko harriarekin aritu ziren lehian; bi minutuko bi saioetan hamar altxaldi egin zituztenLeire Oterminek eta Ane Ezeizak, eta lehenak eskuratu zuen txapela, kiloetan arinagoa izateagatik.

 

Azken sailkapenak:

 

Emakumeak:

1.- Leire Otermin: 520 kg.:

 

2.- Ane Ezeiza: 520 kg.:

 

Gizonezkoak:

1.- Aritz Otermin: 996 kg.:

52 kg.ko harriarekin:

80 kg.ko harriarekin:

 

2.- Eñaut Etxeberria: 944 kg.:

52 kg.ko harriarekin:

80 kg.ko harriarekin:

 

3.-Iñaki Altzuguren: 916 kg.:

 

4.- Ander Olasagasti: 680 kg.:

 

5.- Ekain Bellanco: 468 kg.:

 

6.- Peio Manterola: 520 kg.:

 

7.- Euken Villasante.: 468kg.:

 

8.- Sergio Chorro: 208 kg.:

Erlazionatuak

Jaien hasierako pregoia

Jon Ander Ubeda 2022 api 29 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!