Santakrutzak '22

Plaza Dantzak, festen amaiera ibiltari, alai eta dantzagarria

Aiurri 2022ko mai. 4a, 10:46

Plaza Dantzak saio ibiltariak eman zion bukaera aurtengo Santa Krutz jaietako egitarauari. Jeiki Hadi musika taldearen doinupean, Urki dantza taldeko helduen ikastaroetan parte hartzen duten dantzariek eta bidean batzen joan ziren zenbait herritarrek hartu zuten parte saioan, Morea Plazatik abiatu eta Zumea plazan bukatu zena. Argazki bilduma eta bi bideo, saio alai eta dantzagarri horren erakusle dira:   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!