“Miloi bat izarreko hotela” ardatz hartuta, argazki erakusketa ireki dute

Aiurri 2022ko mai. 6a, 20:25

La Salle Berrozperen Kanpezuko udalekuen 50. urteurrena islatzen duen argazki erakusketa ireki dute Basteron arratsaldean. Txitxu Ruiz kultura zinegotziak, David Urtasun Ikastetxeko zuzendariak eta Igor Bere udalekuko koordinatzaile eta ikastetxeko irakasleak hartu dute hitza irekiera ekitaldian. Kanpaldian modu batera edo bestera parte izan duen eta parte hartzen segitzen duen lagun ugari hurbildu da Basterora.

Kanpezuko kanpaldiaren mende erdiko ibilbidea ospatzeko martxotik uztailera egingo den jarduera-programaren baitan sartzen da ireki duten argazki erakusketa. Beste zenbait ekitaldi ere iragarritako dauzkate antolatzaileek: hala nola, "Kanpezu 50 1972-2022" Liburuxkaren aurkezpena, Kanpezu herria eta ingurua ezagutzeko irteera, Kanpezuko aurtengo kanpaldia, eta, Sukaldarien bisita kanpaldira.

Argazki erakusketa maiatzaren 28a bitarte egongo da ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!