Antolatzaileek andoaindarrei kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.
Zehazki, hiru ataletan banatu dute jaso nahi duten materiala:
* Energia: linternak, pilak, mugikorren kargagailuak, kanpoko bateriak, luzagarriak (10 m.) eta edateko ur bihurtzeko pastillak.
* Higienea: hortzetako eskuilak, hortzetako pasta, gela, xanpua, bizarra, mozteko hortzak, bizarra mozteko aparra, detergenteak (arropa), eskuetako xaboi-pastilla, pixoihalak, umeentzako talkoa eta konpresak.
* Bestelakoak: kandelak, metxeroak, pospoloak, lo-zakuak, esterilak, berogailuak, termoak eta plastikozko ontziteria (berrerabilgarria).
La Palmako herritarren alde jardun zuen taldeak bultzatu du ukrainarren aldeko kanpaina berri hau. Martxoaren hasieran ukrainarren aldeko lehenbiziko kanpaina burutu zuen. Taldearekin harremanetan jartzeko kontaktua, honakoa da: andoainsolidario@gmail.com.